lunes, 14 de marzo de 2016

ZER DA CURRICULUMA?

Arratsaldeon! Nire bloggean, aurreko atalean, Curriculumaren Zehaztapen Mailen inguruan hitz egiten aritu naiz, eta orain, zuzen - zuzenean lotuta dagoen gai batekin nator: Curriculuma.

Curriculumaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, Jaume Sarramona Lópezen "Curriculuma"artikulua irakurri dut, eta bertan dionez, curriculum hitza, latinetik datorren hitza da, eta "bidea" esan nahi du. Hau honela izanik, curriculuma deskribatzeko bi ikuspuntu bereizten ditu: ikasleen ikuspuntutik zer den eta irakasleen ikuspuntutik zer den.

Ikasleen ikuspuntutik, hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa izendatzeko erabiltzen da normalean. Irakasleen ikuspuntutik, berriz, irakasleen edo profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eremu akademikoak osatzen du curriculuma.

Ikasle eta irakasleen ikuspuntuaz gain, honela definitzen zuen LOGSE legeak 1990.urtean: irakaskuntza arautzen duen hezkuntza distemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate bakoitzaren helburu, eduki, pedagogia metodo eta ebaluatzeko irizpideen multzoa da curriculuma, lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako.

Bestetik, esan beharra dago Curriculumak zenbait oinarri dituela. Lehen oinarria, izaera filosofikoa izango litzateke, eta oinarri honen arabera, badakigu "zertarako" diseintatzen eta aplikatzen den curriculuma; eta positibismoak irudikatutako gizakiaren planifikazioa, prozesuak eta ebaluazioa arrazionalizatzeko beharra aldarrikatu zuen.

Bigarren oinarri bezala, testuinguru soziala zegoen, eta bertan, ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio sozial osoa islatzen zen. Gainera, gizarteak curriculumean duen eragina ere aipatzen du, eragin horrek duen garrantzia azpimarratuz.

Hirugarren oinarrian, oinarri epistemologikoa egongo litzateke. Ikuspuntu hau sakonean hartu behar dela kontuan azpimarratzen du, curriculumaren plangintza eta aplikazio zehatza egiterakoan. Bestetik, eskatzen diren gaien arteko koordinazioak zein disziplinarteko tratamenduak derrigorrean dutela iritzi epistemologikoaren premia aipatzen du.

Laugarren oinarriario dagokionez, irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa, baita ikaskuntza prozesuen izaera psikologikoaz jakiteari ere egiten dio erreferentzia. 

Amaitzeko, oinarri pedagogikoa aipatzen du, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen baitu. Oinarri honek, honako galdera hauek erantzuteko balio du: zer, noiz, nola eta non landuko den. Guzti honi, ebaluazioa erantsi behar zaio, eta baita, behar diren baliabideak aukeratu eta lantzeko zeregina ere sartzen da oinarri hontan. 

Bost oinarri hauek landu ondoren, testuak, espainiako ereduaren inguruan hitz egiten digu. eredu "ireki" bat bezala definituz, hezkuntza arloko eskuduntzak dituzten autonomua erkidegoek esku har dezaten, ikastetxe bakoitzaren kultur-, gizarte- eta ekonomia - testuingurura eta ikasleen ezaugarri espezifikoetara egokitzeko. Artikuluan dagoen informazioa laburbiltzeko, taulatxo bat txertatzen dizuet:




Hau guztia esan ondoren, ikus dezakegu curriculumak irakaskuntza - ikaskuntza alorrean duen garrantzia.






No hay comentarios:

Publicar un comentario