viernes, 18 de marzo de 2016

TXOKOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAK

Arratsaldeon! Gaurkoan, martxoak 11an, ostiralean, landu genuen gai baten inguruan natorkizue hitz egitera;  txokoetan oinarritutako metodologiaren inguruan, hain zuzen. Horretarako, aurreko saioan bezalaxe, binaka edo hirunaka jarri ginen  Aingeruk eta Begoñak eman zizkiguten zenbait galdera erantzuteko:

-          Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?
-          Zer falta zaizu ikasteko?
-          Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Galdera hauez gain, orain arte landu ditugun bi metodologien inguruko konparaketa txiki bat egin genuen, zenbait faktore kontutan izanik.

Gehiegi luzatu gabe, lehenengo galderarekin hasiko naiz. Gure ustez,txokoetan, espazioa, arlo edo interesgune ezberdinen arabera antolatzen dira. Eta horretarako modu ezberdinak daudela uste dugu; alde batetik, librea, bakoitzak nahi duen txokora joateko aukera duenean; edo taldean, denboraren arabera aldatuz.

Bigarren galderari dagokionez, honako faktore hauek aipatu ditugu: irakaslearen papera zein izan behar den, metodologia ezberdinak eta zeintzuk izan daitezkeen lantzeko gai egoki eta interesgarriak. Bestetik, espazioaren erabilera eta taldekatze egokiak zeintzuk diren ere jakitea beharrezkoa iruditzen zaigu

Azkenik, hirugarren galderari dagokionez, esan beharra dago, asko direla atera ditugun ikaskuntzak. Alde batetik, espazioaren antolakuntza dago, eta gela antolatzeko bi ideia orokor aipatu dira saioan: iskin guztietan txokoak egonez, gela bakar batean; edo gela ezberdinetan, gela guztian txoko bat osatuz eta gela bakoitzean azpitxokoak osatuz.

Bestetik, taldekatzeko bi metodo bereizi ditugu: taldeak beti berdinak izaten, aldatu gabe; edo bakoitzan nahi duen lekura joanez, modu libre batean.

Gainera, zenbait txoko desberdin aipatu ditugu: etxetxoa, eraikuntza txokoa, plastika txokoa, liburutegi txokoa, mahai jolasen txokoa eta joku sinbolikoaren txokoa.

Mahai jolasak adibidez, aukera ona ematen digute haurrei arauak eta zenbait kontzeptu azaltzeko.
Eta joku sinbolikoaren txokoa adibidez, interesgarria izan daiteke gizarteko estereotipo guztiak aldatzeko, hizkuntza sexista kentzeko eta rol desberdinak lantzeko, esate baterako.

Irakaslearen egin beharrei dagokionez, haurren beharrak asetzen saiatu beharko da, eta baita behar duen arreta ematen ere. Gainera, oso ohikoa izaten da haurren artean, txokotan daudenean, haurrak txoko batean bakarrik aritzea, beraz, irakaslearen aldetik, egokia izango litzateke haur hauek beste txoko batzuetara gonbidatzea, betiko txoko berdinean ez egoteko.

Txokoetan, oso ohikoa izaten dira haurren artean elkarrizketak izatea, eta irakaslearentzat oso interesgarria izan daiteke, gelan lantzeko gaiak, haurren elkarrizketatik hartzea.

Materialari dagokionez, txokoetan, material bera erabiltzea da egokiena, eta funtzionatzen ez duen momentuan, orduantxe bakarrik, aldatzea.

Hirugarren galderarekin bukatzeko, esan dezakegu, txokoetan lor dezakegun haur bakoitzaren ebaluazioa hobea izan daitekeela, errazago ikusi baititzakegu haur bakoitzaren gabeziak eta trebetasunak.

Gaurko saioarekin bukatzeko, azken bi saioetan landu ditugun bi metodologiak, hau da, proiektuetan oinarritutako metodologiak eta txokoetan oinarritutako metodologiak alderatu ditugu, faktore berdinak alderatuz.

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:
MAISU/MAISTRAREN EGINKIZUNA: Haurrak →   Gidatu, bideratu eta hauen interesez ohartu
IKASLEEN PAPERA → sortzailea, aktiboa, parte hartzailea
ESPAZIOA → ikasgela eta beharren araberakoa izango da
DENBORA → malgua eta programatua (arloka)
MATERIALA → proiektuaren araberakoa
IKASLEEN TALDEKATZEAK → proiektuaren eta horren momentuaren araberakoa
JADUERAK → haurren interesak definitzen dituzte

TXOKETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:
MAISU MAISTRAREN EGINKIZUNA: Haurrak  → Behatu, lagundu eta esku hartu (behar denean)
IKASLEEN PAPERA → aktiboa eta interes edo zaletasunen arabera mugitzen dira
ESPAZIOA → txokotan: gela ezberdinetan, gela berean …
DENBORA → gehienez bi ordu: txoko bakoitzean
MATERIALA → txokoan landu behar denaren araberako
IKASLEEN TALDEKATZEAK → Talde nahiko txikiak izan ohi dira (5-8 haur bitartekoak)
JARDUERAK → Landu nahi denaren araberako
Hau izan da azken saioan landu genuen guztia, laister arte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario