jueves, 17 de marzo de 2016

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAK

Kaixo guztioi! Gaurkoa, martxoan 7an landu genuen metodologia baten inguruan natorkizue hitz egitera, proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz, hain zuzen. Metodologia honek bere izenak dioen bezala, proiektuen bitartez burutzen dituzten ikaskuntzak dira, eta hauek hobeto ulertzeko Aingeruk eta Begoñak Bergarako Herri Eskolako bi proiektu erakutsi zizkiguten. 

Lehenengo proiektua egutegi bat egitean zetzan. Urtero-urtero eskola horretako haurrek egutegi batean parte hartzen zuten, baina urte batean arazoren bat izan homen zuten, eta horren ondorioz, ezin izan zuten urteroko egutegia aurrera eraman. Hau kontuan izanda, irakasle bati bururatu zitzaiona honako hau izan zen: haurrek beraiek sorturiko egutegi bat izatea. Horretarako haur guztiek beraien proposamenak plazaratu zituzten ikaskide guztien aurreran, eta guztien aurrean erabaki zuten nolakoa izango zen beraien egutegia.

Bigarren proiektua berriz, futbolean oinarritutako proiektua izan zen, haurren artean oso gai ohikoa baitzen. Beraz, beraien interes hori aprobetxatu zuten futbolaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Hori landu ahal izateko, honako jarduera hauek burutu zituzten: futbolaren inguruan ezagutzen zituzten kontzeptuen hiztegia; kamisetetan zenbakiak jarri zituzten, eta hala, zenbakiak ikasteko erabili zuten jarduera hau; patiora atera ziren futbol zelaiak zenbat neurtzen duen ikusi, eta era berean, neurriak ikasteko; eta azkenik, athleticen jokatzen duen futbolari bat joan zitzailen, baina mutila izan beharrean, Vanesa  Gimbert joan zen, neskak ere futbolariak izan daitezkeela ikusteko.

Bestetik, gaurko saioan, honako galdera hauek erantzuten ibili ginen binaka edo hirunaka:

-         -  Zer dakizu proiektuan oinarritutako ikaskuntzaz?
-          - Zer falta zaizu ikasteko?
-          - Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Lehenengo galderari dagokionez, zenbait ideia atera genituen nire gelakideak eta nik.  Hasteko, gai bat aukeratu behar da, eta aukeratutako hori, arlo desberdinetan landu behar da, haurren interesekoa delarik, eta nola ez haurrei egokitua. Proiektuen bitartez, zenbait gauza landu ditzakegu: matematika, musika, plastika, gorputz adierazpena...

Gainera, uste dugu ez dela zertan irakasleak aukeratutako gai bat izan behar, hau da, haurrek beraien artean hitz egindako gairen bat izan daiteke. Metodologiari dagokionez, askotarikoa izan daitekeela uste dugu eta hau aurrera eramateko behar izango diren ordu kopuruak ere flexibleak izan beharko liratekeela uste dugu, gaia lantzerako orduan askatasun gehiago izateko. Materiala ere kontutan hartu beharreko zerbait dela uste dugu, hau guztiz baliagarri izan behar dela uste dugu, eta nola ez, berrerabilia.

Azkenik, ikasleez gain, irakasleek eta gurasoek ere paper garrantzitsu bat betetzen dute proiektu bat aurrera eramateko. Irakasleen kasuan adibidez, haurren laguntzaileak, ekintzen dinamizatzaileak eta gidariak izan daitezke; horretarako, haurrak behatu, baliabideak eskaini eta koordinazio bat lortu beharko du.

Bigarren galderari dagokionez, proiektu egokia zein den aukeratzea lan zaila iruditzen zaigu, baita proiektua burutu ahal izateko metodologia ezberdinak eta aproposak zeintzuk diren jakitea, teorian askotan esan baitigute, baina praktikan ez dugu inoiz egiteko aukerarik izan eta. Bestetik, haurren artean talde lana sustatu nahi izan ezkero, talde lan hori nola lortu genezakeen jakitea gustatuko litzaiguke, eta nola egin genezake, haurrentzat, burutzen ari garen proiektua baliagarri izatea.

Bukatzeko, hirugarren galderari dagokionez, aurretik idatzi dugun guztiaz gain, konturatu gara, proiektuaren hasieratik finkatzen dutela guztien artean amaierako helburua zein izango den.

Hau izan da gaurko guztia, eskerrik asko irakurtzeagatik!


No hay comentarios:

Publicar un comentario