Arratsaldeon!
Gaurkoan, martxoak 11an, ostiralean, landu genuen gai baten inguruan natorkizue
hitz egitera; txokoetan oinarritutako
metodologiaren inguruan, hain zuzen. Horretarako, aurreko saioan bezalaxe,
binaka edo hirunaka jarri ginen Aingeruk
eta Begoñak eman zizkiguten zenbait galdera erantzuteko:
-
Zer dakizu txokoetan oinarritutako
metodologiaz?
-
Zer falta zaizu ikasteko?
-
Zeintzuk dira atera dituzun ideia
edo ikaskuntza nagusiak?
Galdera hauez gain,
orain arte landu ditugun bi metodologien inguruko konparaketa txiki bat egin
genuen, zenbait faktore kontutan izanik.
Gehiegi luzatu
gabe, lehenengo galderarekin hasiko naiz. Gure ustez,txokoetan, espazioa, arlo
edo interesgune ezberdinen arabera antolatzen dira. Eta horretarako modu
ezberdinak daudela uste dugu; alde batetik, librea, bakoitzak nahi duen txokora
joateko aukera duenean; edo taldean, denboraren arabera aldatuz.
Bigarren galderari
dagokionez, honako faktore hauek aipatu ditugu: irakaslearen papera zein izan
behar den, metodologia ezberdinak eta zeintzuk izan daitezkeen lantzeko gai
egoki eta interesgarriak. Bestetik, espazioaren erabilera eta taldekatze
egokiak zeintzuk diren ere jakitea beharrezkoa iruditzen zaigu
Azkenik, hirugarren
galderari dagokionez, esan beharra dago, asko direla atera ditugun ikaskuntzak.
Alde batetik, espazioaren antolakuntza dago, eta gela antolatzeko bi ideia
orokor aipatu dira saioan: iskin guztietan txokoak egonez, gela bakar batean;
edo gela ezberdinetan, gela guztian txoko bat osatuz eta gela bakoitzean azpitxokoak
osatuz.
Bestetik,
taldekatzeko bi metodo bereizi ditugu: taldeak beti berdinak izaten, aldatu
gabe; edo bakoitzan nahi duen lekura joanez, modu libre batean.
Gainera, zenbait
txoko desberdin aipatu ditugu: etxetxoa, eraikuntza txokoa, plastika txokoa, liburutegi
txokoa, mahai jolasen txokoa eta joku sinbolikoaren txokoa.
Mahai jolasak
adibidez, aukera ona ematen digute haurrei arauak eta zenbait kontzeptu
azaltzeko.
Eta joku
sinbolikoaren txokoa adibidez, interesgarria izan daiteke gizarteko estereotipo
guztiak aldatzeko, hizkuntza sexista kentzeko eta rol desberdinak lantzeko,
esate baterako.
Irakaslearen egin
beharrei dagokionez, haurren beharrak asetzen saiatu beharko da, eta baita
behar duen arreta ematen ere. Gainera, oso ohikoa izaten da haurren artean,
txokotan daudenean, haurrak txoko batean bakarrik aritzea, beraz, irakaslearen
aldetik, egokia izango litzateke haur hauek beste txoko batzuetara gonbidatzea,
betiko txoko berdinean ez egoteko.
Txokoetan, oso
ohikoa izaten dira haurren artean elkarrizketak izatea, eta irakaslearentzat
oso interesgarria izan daiteke, gelan lantzeko gaiak, haurren elkarrizketatik
hartzea.
Materialari
dagokionez, txokoetan, material bera erabiltzea da egokiena, eta funtzionatzen
ez duen momentuan, orduantxe bakarrik, aldatzea.
Hirugarren
galderarekin bukatzeko, esan dezakegu, txokoetan lor dezakegun haur bakoitzaren
ebaluazioa hobea izan daitekeela, errazago ikusi baititzakegu haur bakoitzaren
gabeziak eta trebetasunak.
Gaurko saioarekin
bukatzeko, azken bi saioetan landu ditugun bi metodologiak, hau da,
proiektuetan oinarritutako metodologiak eta txokoetan oinarritutako
metodologiak alderatu ditugu, faktore berdinak alderatuz.
PROIEKTUETAN
OINARRITUTAKO METODOLOGIA:
MAISU/MAISTRAREN EGINKIZUNA: Haurrak → Gidatu, bideratu eta hauen interesez ohartu
IKASLEEN PAPERA → sortzailea, aktiboa, parte
hartzailea
ESPAZIOA → ikasgela eta beharren araberakoa
izango da
DENBORA → malgua eta programatua (arloka)
MATERIALA → proiektuaren araberakoa
IKASLEEN TALDEKATZEAK → proiektuaren eta
horren momentuaren araberakoa
JADUERAK → haurren interesak definitzen
dituzte
TXOKETAN
OINARRITUTAKO METODOLOGIA:
MAISU MAISTRAREN EGINKIZUNA: Haurrak → Behatu, lagundu eta esku hartu (behar denean)
IKASLEEN PAPERA → aktiboa eta interes edo zaletasunen
arabera mugitzen dira
ESPAZIOA → txokotan: gela ezberdinetan, gela
berean …
DENBORA → gehienez bi ordu: txoko bakoitzean
MATERIALA → txokoan landu behar denaren
araberako
IKASLEEN TALDEKATZEAK → Talde nahiko txikiak
izan ohi dira (5-8 haur bitartekoak)
JARDUERAK → Landu nahi denaren araberako
Hau izan da azken saioan landu genuen guztia,
laister arte!