Arratsaldeon! Otsailak bostean, ostirala, Didaktika Orokorrari dakozion bi orduetan, zenbait argazkiren inguruan ikusten genuenaren ingururan hitz egiten jardun genuen.
Argazki horietan lantzen genituen gaiak desberdinak ziren, besteak beste sexismoa, irakasle funtzioak eta irakasleek dituzten rolak, eta baita indarkeria ere. Gai hauek, kasu honetan, hezkuntza zuten oinarri gisa, bai irakasle paperetik begiratuta, bai ikasle eta baita gizartearen ikuspuntutik begiratuta ere.
Jarraian, gelan partekatu genituen argazki guztien artean gutxi batzuk aukeratu, eta hauen inguruko hausnarketa txiki bat egingo dizuet.
Lehenengo argazki honetan, adibidez, ikasle batek irakasle bati esaten dionari egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, ikasleak irakasleari galdetzen dio ea nola uste duen berak ematen duen arlo hori maitatzea, berak, hau da, irakasleak, ez baditu bere ikasleak maite.
Esan beharra dago, irakasleen funtzio garrantzitsuenetariko bat ikasleen motibazioa lortzea dela, eta baita, gelan guztien arteko harremana ona izatea, hala, lan egitea errazagoa izango delako guztientzat. Beraz, esan genezake irakasleak gertutasun bat lortu behar duela ikasleekin eta gelako giroa egokia izateko, ikasleek beraien aldetik jarri behar duten bezala, irakasleak ere bere aldetik jarri behar du. Hau da, hartu emanezko harreman bat lortu behar dute eta hori ezinbestekoa da.
Argazki honetan ikusten dugu ikasle batek egin behar ez duen gauzetako bat. Kasu honetan, animalia guztiak desberdinak izan arren, guztiei froga berdina jartzen die, guztiei ebaluaketa "berdin" bat egiteko.
Gaur egun, honelako kasuak aurki genitzake eskoletan. Baina , irakasleak, konturatu egin behar dira, ikasle guztiak ez direla berdinak, eta ezin zaiela guztie berdina eskatu, guztiok ez baitaude baldintza berdinetan. Ebaluazioa pertsonarekiko gaitasunei moldatu beharko litzateke, eta ez pertsona ebaluaziora.
Hirugarren argazki honek, gizartean dauden arazoei egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, Mafaldak, emakumeen askatasunaren inguruan galdetzen dio bere amari, baina errealitatean bere etxean dituen eginbehar guztiak erreparatuz, argi eta garbi ikusten du benetan dagoen errealitatea zein den, nahiz eta askok esan emakumeen askatasuna lorturik dagoela.
Egoera hau ikasgela batera eraman ezkero, beti esaten dugu, pertsona guztien iritzia entzun behar dugula, eta baita hau onartu ere, nahiz eta ez partekatu. Baina hala ote da beti? Nik uste dut ez dela beti honela, hau da, egoera askotan eta irakaslearen arabera, iritzi batzuk ez dira onartuak izaten, eta askotan irakasleak entzun nahi duen iritzia ematen bukatzen dugu.
Bestetik, gauza asko burututa edota lortuta daudela esaten dugu edo uste dugu, eta ez da beti honela izaten. Adibide gisa esan genezake ikasle guztien artean berdintasuna dagoela edota ez direla matxismoarekin lotutako jarrerak ematen, baina hori ez da honela.
Aukeratu dudan azken argazki honetan, gure gizartean dugun egoeraren erreflexu argi eta garbi bat egiten duela uste dut. Nire ustez, guztiok edo ia gehienok behintzat ikusten dugu aldaketa beharra dugula, baina inor ez da ausartzen aldaketa bat burutzera, eta ausartzen den horri ez zaio uzten, aldaketa hori gaizki aterako delakoaren beldur.
Nire ustetan, hezkuntzak aldaketa handi bat behar du, eta horretarako bertan adituak direnenengan sinistu behar dugu eta hauekiko nolabaiteko konfidantza bat izan, beti ere aldaketa hori zentzuzkoa bada.
Gaurkoan aztertu ditudan lau argazki hauek aurreko egunean aztertu genituenen arteko gutxi batzuk baino ez dira, baina argazkietan esaten dutena oso garrantzitsua dela uste dudalako aukeratu ditut.
Hezkuntzak garrantzi handia du gizarte batean, eta gizarte bateko oinarrian dagoen zerbait dela esatera ausartuko naiz (nire ustetan behintzat hala da).
Hala, esan beharra dago eskolan ematen diren egoerak kontu handiz landu behar direla, haurrak, izango duten heziketaren araberakoak izango baitira etorkizun batean. Adibide batekin argiago ikus dezakegu: haurrak berdintasun batean hezten badira, eta egoera guztiak berdintasunean oinarritzen badira, haur horiek berdintasun batean oinarrituko dira edozein egoeraren aurrean. Baina haur horiek berdintasun batean hezi beharrean aurkako egoera baten hezten baditugu, hau da, beraien artean elkarri gutxiestea irakasten badiegu, haur horiek eskolatik ertetzen direnean, honelako jarrerak izango dituzte.
Aipatutako adibide hori ondo burutu ahal izateko, irakasleek jarrera egokia izatea ezin bestekoa da, baina esan beharra dago ere, ikasleei beraien lana egiten utzi behar diegula, beraienganako konfidantza puntu bat izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario