MANTALAK
Argazkian
ikus daitekeen amantal hau ikustean, haur hezkuntzako garaiak etortzen zaizkit
zuzen – zuzenean gogora. Esan beharra dut, amantal honek ez duela inungo
berezitasunik, eta nire oroitzapenak ez zaizkidala amantal hau ikustean
bakarrik bururatzen, hau da, edozein amantalek oroitzapen berdinetara naramate.
Irakasleen amantalak zein gu ikasle txikitxo hoiek ginenean eramaten genituenak.
Zikintzeko askatasuna genuen hau jantzita genuenean, eta gainera ostiralarero
ostiralero abesten genuen kantu bat etortzen zait burura, “mantal” hitza
aipatzen baita bertan. Honela dio kantua:
Ostirala,
iritsi da,
Iritsi
da, ostirala
Pozez
betetako eguna
Zatoz
nirekin laguna
Mantalak
etxera eta
Bi
egunetako oporrak astelehenean berriz ere
Bilduko
gara ikastolan
Laralala
la la lala….
Azkenik, mantalarekin dudan anekdota txiki bat gustatuko litzaidake zuekin partekatzea, Txikia nintzenean, ohitura handia nuen mantalean zeuden botoiei hortzaka egiteko. Horren ondorioz, hasiera batean, mantala etxera eramaten nuen bakoitzean, astea zehar hortzaka eginiko botoi guztiak josten zizkidan amak. Baina egun batean, asper - asper eginda zegoelarik, bere alboan esertzeko esan zida eta botoiak josten irakatsi zidan.
Egun hartatik aurrera nik josten nituen nire amantaleko botoi guztiak, eta gustura asko gainera!
Oroitzapen oso politarekin gogoratzen dut mantala. Honelako bat ikusten dudan bakoitzean, burura etortzen zaizkidan irudiak, momentuak eta abestiak oso aberasgarriak eta politak direlako niretzat.
IPUINETAN MURGILDURIK...
Oraingo argazki honetan, haur batengan hainbesteko pisua eta garrantzia duen material bat aukeratzea erabaki dut: ipuinak. Ipuinak oso garrantzitsuak dira bai haurrentzat, bertatik beraien idoloak, pentsamenduak eta istorioak ateratzen dituztelako, eta baita irakasleontzat ere, hauen bitartez, haurrek ikastea nahi duten hori modu erraz eta entretenigarri batean transmititzeko aukera ematen duelako.
Gainera, gure eskolan, Haur Hezkuntzan, "Urtxintxa" erabiltzen genuen, eta eskolako material hauetan gai bat lantzen genuen bakoitzean, ipuin bat genuen, eta oso oroitzapen onak gordetze ditut hauen inguruan ere. Asmakizunak, abestiak eta baita antzerkiak egiteko ere erabiltzen baikenituen, hauek irakurtzeaz gain.
GUZTION ETXETXOA
Agian zuetako askok ez duzue jakingo zer den argazkian ikus daitekeen etxetxo hau, baina niri haur hezkuntzako gela bat irudikatzeko eskatzen badidate, honelako etxetxo bat etortzen zait burura. Gure eskolan, gela bakoitzean honelako bat genuen, eta bertan, etxe batean dagoen edozer aurkitzeko aukera genuen, eta baita hauekin esperimentatu eta hauek hobeto ezagutzeko aukera ere.
Inhauterien garaia iristen zenean... gu ere mozorratu egiten ginen! Urte - urtero, irakasleen artean gai bat aukeratzen zuten, eta guztion artean jai berezi bat sortzea lortzen genuen. Lehenengo argazkiko inhauterietako egun hartan San Ferminak ziren mozorro gaia, eta kide bakoitzak gure papera bete behar genuen: batzuek, zezenak, beste batzuek zezenaren aurretik zijoazen korrikalariak, besteak turista musikariak...
Bigarren argazkian, berriz, txorimaloz joan behar ginen. Etxeko erropen artean miakatu ondoren... honelako jantzi dotoreak lortzen genituen.
Guztion lanarekin giro paregabea sortzea lortzen genuen! Eta hori da ahaztubehar ez duguna.
URTEBETETZE GOXOAK
Argazki hau aukeratzearen zergatia koroan dago. Kasu honetan, nire laugarren urtebetetzea ospatzen nuen eguna zen, eta gelakideek beraien marrazkiak oparitzeaz gain, irakasleak argazkian ageri den koroa oparitzen zigun. Gainera, norberak bere urtebetetze egunean, guztiontzako hamaiketako eraman behar zuen, gaileta batzuek edota pastel bat. Eta nola ez, guztiok elkarrekin zorionak zuri abestia abesten genuen! Oso egun politak izaten ziren hauek ere.
BADATOZELA, BADATOZELA OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!
Haur Hezkuntzan geundenean, egun hau ahaztea ezinezkoa zen. Egun oso oso berezia zen guretzat: baserritar jantzia jantzi, eta guztiok herriko plaza zaharrean aurkitzen ginen. Eskutik heldu, eta guztiok elkarrekin gabon kantak abestuz Olentzero eta Mari Domingirengana irtsi arte.
Gainera, egun batzuk lehenago, gure eskolara etortzen ziren guretzako hain garrantzitsuak ziren bi pertsona hauek, eta nakoitzari txokolate zati batekin beteriko opiltxoak ekartzen zizkigutela gogoratzen dut.
Egun oso urduri, baina era berean, hain bereziak ziren momentuak bezala oroitzen ditut.
Bi irudi hauek Goldea deituriko aldizkaritik hartuak daude. Aldizkari hau, Deban Luzaro ikastetxeko ikasleen artean osatzen genuen, hau da, Haur Hezkuntzako lehenengo mailan hasi eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte. Bertan, norbera geunden mailaren arabera, marrazkiak, aho korapiloak, olerkiak eta idazlanak jartzen genituen. Eta gainera, lehenengo irudian agertzen den bezalako "colage" antzekoak egiten zituzten irakasleen artean, eta hauek ere aldizkarian bertan agertzen ziren.
Azken argazki honetan, tanborrada jotzen ari ginen Haur Hezkuntzako patioan. Oso egun berezia zen guretzako, nahiz eta herrian bertan ez zen San Sebastian eguna ospatzen. Hainbeste eguneko entsaioak egin ondoren, jendearen aurrean emanaldia egiteko eguna iristen zen, baita gelan margoturiko kapel pertsonalak buruan jazteko eta hainbeste gogoko genituen danborren makilak astintzeko ere.
Asko gustatzen zitzaidan egun hau, eta argazki hau ikusten dudan bakoitzean, ahoan irribar txiki bat ez ateratzea oso zaila egiten zait.
Kaixo Maialen!
ResponderEliminarIzugarri gustatu zait zure argazki elkarrizketa. Amantalaren istorioarekin identifikatuta sentitu naiz, guk ere ostiralero abestia abesten baikenuen. Horrez gain, urtxintxa metodoa ere erabiltzen genuen nire ikastolan eta hori dela eta, kontatzen dituzun hainbat gauza ezagunak egiten zaizkit.
Osooo laan ona ! jeje
muxuuuuu guapa
Egunoon Maialen! Izugarri gustatu zaizkit zure argazkiak eta ekarpenak. Gainera, "urtebetetze goxoak" atalarekin oso identifikatuta sentitu naiz eta nire sarreran aipatu ez dudan arren, guk ere koroa ipintzen genuen eta oso oroitzapen polita iruditu zait. Mila esker zure oroitzapen polittak gurekin banatzeagatik eta bloga ikusgai jartzeagatik.
ResponderEliminarHurren arte! :)