lunes, 15 de febrero de 2016

ESALDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Otsailak hamabian, ostiralean, egin genuen klasean, binaka edota hirunaka hezkuntzaren inguruko esaldi bana aztertu genuen. Ondoren, gelakide guztiei esaldi horren inguruko azalpen txiki bat eman genien, eta baita gure iritzia ere. 

Jarraian, gelan aipatutako lau esaldi aipatuko dizkizuet, oso interesgarriak iruditzen baitzaizkit.



"Excelente maestro es aquel que, enseñando poco, hace nacer en el alumno un deseo grande de aprender". Arturo Graf (1838-1913)

Esaldiarekiko azterketa sakona egiten hasi aurretik, esan nahiko nuke, gelan esan dugun bezala, maetsro hitza erabili beharrean, docente hitza erabili beharko genukeela. Maestro hitzak, gizonezkoak bakarrik hartzen baititu kontutan, eta docente hitzak, berriz, pertsona guztiak. 


Bestetik, esaldi honen arabera, irakasle ona, bere ikasleei ikasteko grina piztuko dien hori izango da. Hala, esan genezake, irakaslea, haurrari ezagutzak trasmititzeari hainbesteko garrantzia eman beharrean, ikasleari ikasteko interes bat pizten saiatu behar dela, eta hau lortu ezkero, irakasleak trasmitituriko ezagutzak argiago, errazago eta modu praktikoago batean barneratuko ditu ikasleak.

Esan beharra dago, gaur egungo hezkuntza sisteman, ez dela honako hau praktikan jartzen, hau da, garrantzia gehiago ematen zaiola ezagutza asko eta denbora gutxian jasotzeari, informazio gutxi eta denbora kontutan hartu gabe, baina era berean, argi eta modu baliagarri batean barneratzeari baino.  


"La educación es el arma más poderosa que puedes usar para cambiar el mundo". Nelson Mandela

Bigarren esaldi honek esaten digun bezala, hezkuntza, armarik boteretsuena izan daiteke mundu aldatzeko, hezkuntza gizartearen oinarri baita.

Gaur egungo gizartean ditugun arazo batzuek, zenbait balore barneratuta ez izatearen ondorio dira. Horren ondorioz, hezkuntzaren zenbait aldagai aldatu ezkero, munduan gertatzen diren zenbait gertaeretan aldaketak gerta daitezke, hezkuntza berri horretan heziko diren haurrek, beste balore batzuk barneratuko dituztelako. 

Adibide bezala, arrazakeria jarri genezake. Gaur egun gertatzen diren arazo asko eta asko, arrazekiko diskriminazioen ondorio dira. Hala, mundu guztiko hezkuntzan, arraza desberdinen arteko berdintasuna landuko balute, ez zen halako arazorik egongo, haurrek, beste balore batzuk barneratuko bailituzkete.


"La educación es lo que sobrevive cuando todo lo aprendido se olvida". Burrhus Frederic Skinner


Hirugarren esaldi honek esan nahi duena honako hau da: ikasitakoa ahazten denean bizirauten duen hori izango dela hezkuntza. Ezagutza asko trasmititzerako orduan, hauetako asko erakutsiak izaten dira eta ez irakatsiak, hau da, barneratuak. 

Horregatik, benetan erakutsitako hori ikasia izan dela jakiteko, denbora pasatzen utzi behar dugu. Hala, benetan urteak igaro ahala, aspaldi ikasitako hori gogora ekarri eta bizitzan baliagarri egiten badugu, aspaldi irakatsitako hori benetan ikasia izan dela esan genezake, nahiz eta irakatsita izan zen momentu hori ahaztua izan, denbora batera gogora ekartzeko gai izan baikara. 



"Una nación no debe juzgarse por cómo trata sus ciudadanos con mejor posición, sino por como trata a los que tienen poco o nada". Nelson Mandela

Azken esaldi honek dioen bezala, nazio bat ez litzateke epaitua izan beharko hoberen kokatuak dauden hiritarrei tratatzen dien moduagatik, baizik eta ezer edo gutxi dutenei ematen dien tratuagatik. 

Gizarte batean, ekonomikoki desberditasun handiak daude, eta egoera onean daudenei erreparatuz egiten baditugu legeak eta eskolako kurrikulumak adibidez, zerk balioko lieke egoera ekonomiko kaskarrago batean daudenei? Ez du zentzurik.

Hezkuntzan, haur bakoitzak gaitasun desberdinak ditu, baina guztiak ondo ezagutu behar dira, hezkuntza egoki bat trasmititu ahal izateko, guztientzat baliogarria delarik. 

Gainera, esan beharra dago, gauza gutxiago dituztenei laguntza gehiago eman behar zaiela gizarte orekatu eta berdintsu bat lortzeko.


Aurrean aipatu ditudan esaldi guztiek, hezkuntzaren inguruko lanketa egiten dutela esan genezake. Laburbilduz, esan dezaket, hezkuntza gizartearen oinarri dela, eta zerbait aldatu nahi badugu, hezkuntza seriotasunarekin hartu beharko genukeela eta guztion ahalmenak eta gaitasunak kontutan izan beharko genituzkela hezkuntza egoki bat lortzen saiatzeko. Baina horretarako nahia eta motibazioa izan behar dugu. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario