lunes, 22 de febrero de 2016

NIRE ESKOLAKO BIZIPENAK ETA HEZIBERRI

Kaixo guztioi! Gaurkoan, nire eskolako bizipenei loturiko hamar argazkiak kontutan izanik, gaur egun indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkideko dekretuarekin, HEZIBERRI diturikoarekin, alderatuko dut. 

Hasteko, dekretu honek, Haur Hezkuntzako etapan, ikastetxe bakoitzean eta ikasleen ezaugarriekiko izango duen egokitzapena, haien ebaluazioa eta irakaskuntza - jarduna aipatzen ditu. Honekin batera, geroago inklusio hitza agertzen da dekretuan zehar, honako puntu hauekin batera: hezkuntza, kultura, gaitasuna, sexu - orientazioa, generoak eta baliabide sozioekonomikoak. Gure eskolan adibidez, ikasle guztiak, berdin tratatzen gintuzten irakasleek, eta ekintza guztietan guztiok parte hartzeko, ekintzak egokitu egiten zituzten, edo bestela, ekintza hori burutzea gehiago kostatzen zitzaion ikasleari laguntza gehiago ematen zitzaion. 

Bestetik, dekretuarekin bat eginez, honako hau aipatzen du: bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez erantzuteko konpetentzia oinarriak ezartzen dira. Esaldi hau irakurri dudanean, nire etxetxoaren argazkiari gogorazi dit. Etxetxo hori oso berezia zen, eta bertan etxe batek izan zitekeen edozer zegoen, hala, etxe batean egin beharreko guztiak zeintzuk ziren ikasteko oso egokia zen, eta urteak pasa ahala, etxetxo horretan ikasi genituen funtzioak, oinarrizkoak izan ziren, niretzat behintzat.

Dekretuko gai horrekin jarraituz, gustatuko litzaidake esatea, gai asko eta asko daudela bizitzan zehar jorratzen direnak, baina haurrekin hitz egiten ez ditugunak, harrak gai ikusten ez ditugulako edota guk, helduok, tabutzat hartzen ditugulako. Gai horien artean, heriotza, adiskidetasuna, askatasuna, maitasuna... egon daitezke. Niri pertsonalki, oso gai interesgarriak iruditzen zaizkit haurrekin lantzeko, ez baitago inor, hauek baino naturaltasun gehiagorekin hitz egingo duenik.

Jarraian, hizkuntzari dagokionez, honako hau dio dekretuak: historian, hezkuntza - sistemaren esku egon da ikasleak euskalduntzeko ardura nagusia, euskal gizartean euskara nromalizatzen laguntzea helburu. Nire kurtsoan, adibidez, giro oso euskalduna genuen Haur Hezkuntza garaian, gehienok euskaraz hitz egiten genuelako. Baina nire kide batek adibidez, ez zuen euskerako hitz bat bera ere ezagutzen, gurasoak erdaldunak baitzituen. Baina poliki poliki eta guztion laguntzarekin, gure kide honek euskaraz ikastea lortu genuen, eta oso ongi gainera! 

Hizkuntzen gaiarekin jarraituz, hizkuntza global deiturikoa aipatzen du. Gure kasuan adibidez, ingelesa ematen genuen, baina ordu minimo batzuk izaten ziren, klase gehienak euskaraz ematen zirelarik. 


Bestetik, lankidetza hitza ere jorratzen du ikasle, irakasle eta familiaren artean. Gure eskolan adibidez, lankidetza nahiko estua zegoela oroitzen dut. Hasteko, ikasle eta irakasleen artean oso lotura estua zegoen eta guztion artean konfidantza handia genuen. Eta bestetik, gurasoen parte hartzea nahiko handia zegoen ere, hala, eskolako proiektuetan esku hartu ahal izateko, Gurasoen Elkartea sortu zuten guraso batzuen artean, eskolako proiektu horietan esku hartzea errazagoa izan zedin. 

Azkenik, dekretuak honako hau dio: ikastetxe bakoitzak bere proiektuak egingo ditu, haien tentsuingurura eta baimenduta dituzten ziklo eta etapetara egokituta. Beste proiektu askoren artean, gure ikastetxeak adibidez, nire argazkietan agertzen den "Goldea" aldizkaria zuen. Eta proiektu pertsonalekin bukatzako, honako hau ere aipatzen du dekretuak: eskolak, gizarteko gertaeretan inplikatu eta parte hartu behar du, eta modu solidadioan lankidetzan aritu inguruko eralundeekin. Azken honekin lotuta, gogoratzen naiz, Haur Hezkuntzako azken kurtsoan egin genuen proiektuetako bat, herriko okindegi baten funtzionamendua ikustera joatea izan zela. Okindegiak, ogiak bertan egiten zituen, eta prozesu guztia ikustera joan ginen, ondoren, ikusitakoaren inguruan zenbait jarduera burutu genituen. 

Hau guztia esan ondoren, ondoriozta dezaket, HEZIBERRIn agertzen diren dekretu gehienak nire ikastetxean ematen zirela, nahiz eta orduan, dekretu hau sortu gabe egon oraindik. Baina, hala ere, euskararen inguruko dekretuari dagokionez, uste dut ikasleak euskalduntzearen ardura hori ez dela ikastetxe guztietan betetzen, baina betebehar oso garrantzitsu bat dela uste dut.  









lunes, 15 de febrero de 2016

ESALDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Otsailak hamabian, ostiralean, egin genuen klasean, binaka edota hirunaka hezkuntzaren inguruko esaldi bana aztertu genuen. Ondoren, gelakide guztiei esaldi horren inguruko azalpen txiki bat eman genien, eta baita gure iritzia ere. 

Jarraian, gelan aipatutako lau esaldi aipatuko dizkizuet, oso interesgarriak iruditzen baitzaizkit.



"Excelente maestro es aquel que, enseñando poco, hace nacer en el alumno un deseo grande de aprender". Arturo Graf (1838-1913)

Esaldiarekiko azterketa sakona egiten hasi aurretik, esan nahiko nuke, gelan esan dugun bezala, maetsro hitza erabili beharrean, docente hitza erabili beharko genukeela. Maestro hitzak, gizonezkoak bakarrik hartzen baititu kontutan, eta docente hitzak, berriz, pertsona guztiak. 


Bestetik, esaldi honen arabera, irakasle ona, bere ikasleei ikasteko grina piztuko dien hori izango da. Hala, esan genezake, irakaslea, haurrari ezagutzak trasmititzeari hainbesteko garrantzia eman beharrean, ikasleari ikasteko interes bat pizten saiatu behar dela, eta hau lortu ezkero, irakasleak trasmitituriko ezagutzak argiago, errazago eta modu praktikoago batean barneratuko ditu ikasleak.

Esan beharra dago, gaur egungo hezkuntza sisteman, ez dela honako hau praktikan jartzen, hau da, garrantzia gehiago ematen zaiola ezagutza asko eta denbora gutxian jasotzeari, informazio gutxi eta denbora kontutan hartu gabe, baina era berean, argi eta modu baliagarri batean barneratzeari baino.  


"La educación es el arma más poderosa que puedes usar para cambiar el mundo". Nelson Mandela

Bigarren esaldi honek esaten digun bezala, hezkuntza, armarik boteretsuena izan daiteke mundu aldatzeko, hezkuntza gizartearen oinarri baita.

Gaur egungo gizartean ditugun arazo batzuek, zenbait balore barneratuta ez izatearen ondorio dira. Horren ondorioz, hezkuntzaren zenbait aldagai aldatu ezkero, munduan gertatzen diren zenbait gertaeretan aldaketak gerta daitezke, hezkuntza berri horretan heziko diren haurrek, beste balore batzuk barneratuko dituztelako. 

Adibide bezala, arrazakeria jarri genezake. Gaur egun gertatzen diren arazo asko eta asko, arrazekiko diskriminazioen ondorio dira. Hala, mundu guztiko hezkuntzan, arraza desberdinen arteko berdintasuna landuko balute, ez zen halako arazorik egongo, haurrek, beste balore batzuk barneratuko bailituzkete.


"La educación es lo que sobrevive cuando todo lo aprendido se olvida". Burrhus Frederic Skinner


Hirugarren esaldi honek esan nahi duena honako hau da: ikasitakoa ahazten denean bizirauten duen hori izango dela hezkuntza. Ezagutza asko trasmititzerako orduan, hauetako asko erakutsiak izaten dira eta ez irakatsiak, hau da, barneratuak. 

Horregatik, benetan erakutsitako hori ikasia izan dela jakiteko, denbora pasatzen utzi behar dugu. Hala, benetan urteak igaro ahala, aspaldi ikasitako hori gogora ekarri eta bizitzan baliagarri egiten badugu, aspaldi irakatsitako hori benetan ikasia izan dela esan genezake, nahiz eta irakatsita izan zen momentu hori ahaztua izan, denbora batera gogora ekartzeko gai izan baikara. 



"Una nación no debe juzgarse por cómo trata sus ciudadanos con mejor posición, sino por como trata a los que tienen poco o nada". Nelson Mandela

Azken esaldi honek dioen bezala, nazio bat ez litzateke epaitua izan beharko hoberen kokatuak dauden hiritarrei tratatzen dien moduagatik, baizik eta ezer edo gutxi dutenei ematen dien tratuagatik. 

Gizarte batean, ekonomikoki desberditasun handiak daude, eta egoera onean daudenei erreparatuz egiten baditugu legeak eta eskolako kurrikulumak adibidez, zerk balioko lieke egoera ekonomiko kaskarrago batean daudenei? Ez du zentzurik.

Hezkuntzan, haur bakoitzak gaitasun desberdinak ditu, baina guztiak ondo ezagutu behar dira, hezkuntza egoki bat trasmititu ahal izateko, guztientzat baliogarria delarik. 

Gainera, esan beharra dago, gauza gutxiago dituztenei laguntza gehiago eman behar zaiela gizarte orekatu eta berdintsu bat lortzeko.


Aurrean aipatu ditudan esaldi guztiek, hezkuntzaren inguruko lanketa egiten dutela esan genezake. Laburbilduz, esan dezaket, hezkuntza gizartearen oinarri dela, eta zerbait aldatu nahi badugu, hezkuntza seriotasunarekin hartu beharko genukeela eta guztion ahalmenak eta gaitasunak kontutan izan beharko genituzkela hezkuntza egoki bat lortzen saiatzeko. Baina horretarako nahia eta motibazioa izan behar dugu. 



jueves, 11 de febrero de 2016

IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Arratsaldeon! Otsailak bostean, ostirala, Didaktika Orokorrari dakozion bi orduetan, zenbait argazkiren inguruan ikusten genuenaren ingururan hitz egiten jardun genuen.
 
Argazki horietan lantzen genituen gaiak desberdinak ziren, besteak beste sexismoa, irakasle funtzioak eta irakasleek dituzten rolak, eta baita indarkeria ere. Gai hauek, kasu honetan, hezkuntza zuten oinarri gisa, bai irakasle paperetik begiratuta, bai ikasle eta baita gizartearen ikuspuntutik begiratuta ere.
 
Jarraian, gelan partekatu genituen argazki guztien artean gutxi batzuk aukeratu, eta hauen inguruko hausnarketa txiki bat egingo dizuet.
 
 
 
 
 
Lehenengo argazki honetan, adibidez,  ikasle batek irakasle bati esaten dionari egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, ikasleak irakasleari galdetzen dio ea nola uste duen berak ematen duen arlo hori maitatzea, berak, hau da, irakasleak, ez baditu bere ikasleak maite.
 
Esan beharra dago, irakasleen funtzio garrantzitsuenetariko bat ikasleen motibazioa lortzea dela, eta baita, gelan guztien arteko harremana ona izatea, hala, lan egitea errazagoa izango delako guztientzat. Beraz, esan genezake irakasleak gertutasun bat lortu behar duela ikasleekin eta gelako giroa egokia izateko, ikasleek beraien aldetik jarri behar duten bezala, irakasleak ere bere aldetik jarri behar du. Hau da, hartu emanezko harreman bat lortu behar dute eta hori ezinbestekoa da.
 
 
 
 
 
 
 
 
 Argazki honetan ikusten dugu ikasle batek egin behar ez duen gauzetako bat. Kasu honetan, animalia guztiak desberdinak izan arren, guztiei froga berdina jartzen die, guztiei ebaluaketa "berdin" bat egiteko.
 
Gaur egun, honelako kasuak aurki genitzake eskoletan. Baina , irakasleak, konturatu egin behar dira, ikasle guztiak ez direla berdinak, eta ezin zaiela guztie berdina eskatu, guztiok ez baitaude baldintza berdinetan. Ebaluazioa pertsonarekiko gaitasunei moldatu beharko litzateke, eta ez pertsona ebaluaziora.
 
 
 
 
 
 
 
Hirugarren argazki honek, gizartean dauden arazoei egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, Mafaldak, emakumeen askatasunaren inguruan galdetzen dio bere amari, baina errealitatean bere etxean dituen eginbehar guztiak erreparatuz, argi eta garbi ikusten du benetan dagoen errealitatea zein den, nahiz eta askok esan emakumeen askatasuna lorturik dagoela.
 
Egoera hau ikasgela batera eraman ezkero, beti esaten dugu, pertsona guztien iritzia entzun behar dugula, eta baita hau onartu ere, nahiz eta ez partekatu. Baina hala ote da beti? Nik uste dut ez dela beti honela, hau da, egoera askotan eta irakaslearen arabera, iritzi batzuk ez dira onartuak izaten, eta askotan irakasleak entzun nahi duen iritzia ematen bukatzen dugu.
 
Bestetik, gauza asko burututa edota lortuta daudela esaten dugu edo uste dugu, eta ez da beti honela izaten. Adibide gisa esan genezake ikasle guztien artean berdintasuna dagoela edota ez direla matxismoarekin lotutako jarrerak ematen, baina hori ez da honela.
 
 
 
 
 
 
Aukeratu dudan azken argazki honetan, gure gizartean dugun egoeraren erreflexu argi eta garbi bat egiten duela uste dut. Nire ustez, guztiok edo ia gehienok behintzat ikusten dugu aldaketa beharra dugula, baina inor ez da ausartzen aldaketa bat burutzera, eta ausartzen den horri ez zaio uzten, aldaketa hori gaizki aterako delakoaren beldur.
 
Nire ustetan, hezkuntzak aldaketa handi bat behar du, eta horretarako bertan adituak direnenengan sinistu behar dugu eta hauekiko nolabaiteko konfidantza bat izan, beti ere aldaketa hori zentzuzkoa bada.
 
 
 
Gaurkoan aztertu ditudan lau argazki hauek aurreko egunean aztertu genituenen arteko gutxi batzuk baino ez dira, baina argazkietan esaten dutena oso garrantzitsua dela uste dudalako aukeratu ditut.
Hezkuntzak garrantzi handia du gizarte batean, eta gizarte bateko oinarrian dagoen zerbait dela esatera ausartuko naiz (nire ustetan behintzat hala da).
 
Hala, esan beharra dago eskolan ematen diren egoerak kontu handiz landu behar direla, haurrak, izango duten heziketaren araberakoak izango baitira etorkizun batean. Adibide batekin argiago ikus dezakegu: haurrak berdintasun batean hezten badira, eta egoera guztiak berdintasunean oinarritzen badira, haur horiek berdintasun batean oinarrituko dira edozein egoeraren aurrean. Baina haur horiek berdintasun batean hezi beharrean aurkako egoera baten hezten baditugu, hau da, beraien artean elkarri gutxiestea irakasten badiegu, haur horiek eskolatik ertetzen direnean, honelako jarrerak izango dituzte.
 
Aipatutako adibide hori ondo burutu ahal izateko, irakasleek jarrera egokia izatea ezin bestekoa da, baina esan beharra dago ere, ikasleei beraien lana egiten utzi behar diegula, beraienganako konfidantza puntu bat izanik.
 
 





















jueves, 4 de febrero de 2016

IRUDIAK, HITZAK BAINO GARRANTZITSUAGOAK DIRA MOMENTU ASKOTAN...



MANTALAK

Argazkian ikus daitekeen amantal hau ikustean, haur hezkuntzako garaiak etortzen zaizkit zuzen – zuzenean gogora. Esan beharra dut, amantal honek ez duela inungo berezitasunik, eta nire oroitzapenak ez zaizkidala amantal hau ikustean bakarrik bururatzen, hau da, edozein amantalek oroitzapen berdinetara naramate. Irakasleen amantalak zein gu ikasle txikitxo hoiek ginenean eramaten genituenak. Zikintzeko askatasuna genuen hau jantzita genuenean, eta gainera ostiralarero ostiralero abesten genuen kantu bat etortzen zait burura, “mantal” hitza aipatzen baita bertan. Honela dio kantua:

Ostirala, iritsi da,
Iritsi da, ostirala
Pozez betetako eguna
Zatoz nirekin laguna
Mantalak etxera eta
Bi egunetako oporrak astelehenean berriz ere
Bilduko gara ikastolan
Laralala la la lala….

Azkenik, mantalarekin dudan anekdota txiki bat gustatuko litzaidake zuekin partekatzea, Txikia nintzenean, ohitura handia nuen mantalean zeuden botoiei hortzaka egiteko. Horren ondorioz, hasiera batean, mantala etxera eramaten nuen bakoitzean, astea zehar hortzaka eginiko botoi guztiak josten zizkidan amak. Baina egun batean, asper - asper eginda zegoelarik, bere alboan esertzeko esan zida eta botoiak josten irakatsi zidan.
Egun hartatik aurrera nik josten nituen nire amantaleko botoi guztiak, eta gustura asko gainera!


Oroitzapen oso politarekin gogoratzen dut mantala. Honelako bat ikusten dudan bakoitzean, burura etortzen zaizkidan irudiak, momentuak eta abestiak oso aberasgarriak eta politak direlako niretzat. 






IPUINETAN MURGILDURIK...

Oraingo argazki honetan, haur batengan hainbesteko pisua eta garrantzia duen material bat aukeratzea erabaki dut: ipuinak. Ipuinak oso garrantzitsuak dira bai haurrentzat, bertatik beraien idoloak, pentsamenduak eta istorioak ateratzen dituztelako, eta baita irakasleontzat ere, hauen bitartez, haurrek ikastea nahi duten hori modu erraz eta entretenigarri batean transmititzeko aukera ematen duelako.

Gainera, gure eskolan, Haur Hezkuntzan, "Urtxintxa" erabiltzen genuen, eta eskolako material hauetan gai bat lantzen genuen bakoitzean, ipuin bat genuen, eta oso oroitzapen onak gordetze ditut hauen inguruan ere. Asmakizunak, abestiak eta baita antzerkiak egiteko ere erabiltzen baikenituen, hauek irakurtzeaz gain. 



GUZTION ETXETXOA


Agian zuetako askok ez duzue jakingo zer den argazkian ikus daitekeen etxetxo hau, baina niri haur hezkuntzako gela bat irudikatzeko eskatzen badidate, honelako etxetxo bat etortzen zait burura. Gure eskolan, gela bakoitzean honelako bat genuen, eta bertan, etxe batean dagoen edozer aurkitzeko aukera genuen, eta baita hauekin esperimentatu eta hauek hobeto ezagutzeko aukera ere. 




INHAUTERIAK














Inhauterien garaia iristen zenean... gu ere mozorratu egiten ginen! Urte - urtero, irakasleen artean gai bat aukeratzen zuten, eta guztion artean jai berezi bat sortzea lortzen genuen. Lehenengo argazkiko inhauterietako egun hartan San Ferminak ziren mozorro gaia, eta kide bakoitzak gure papera bete behar genuen: batzuek, zezenak, beste batzuek zezenaren aurretik zijoazen korrikalariak, besteak turista musikariak... 

Bigarren argazkian, berriz, txorimaloz joan behar ginen. Etxeko erropen artean miakatu ondoren... honelako jantzi dotoreak lortzen genituen. 

Guztion lanarekin giro paregabea sortzea lortzen genuen! Eta hori da ahaztubehar ez duguna. 



URTEBETETZE GOXOAK




Argazki hau aukeratzearen zergatia koroan dago. Kasu honetan, nire laugarren urtebetetzea ospatzen nuen eguna zen, eta gelakideek beraien marrazkiak oparitzeaz gain, irakasleak argazkian ageri den koroa oparitzen zigun. Gainera, norberak bere urtebetetze egunean, guztiontzako hamaiketako eraman behar zuen, gaileta batzuek edota pastel bat. Eta nola ez, guztiok elkarrekin zorionak zuri abestia abesten genuen! Oso egun politak izaten ziren hauek ere. 



BADATOZELA, BADATOZELA OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!

Haur Hezkuntzan geundenean, egun hau ahaztea ezinezkoa zen. Egun oso oso berezia zen guretzat: baserritar jantzia jantzi, eta guztiok herriko plaza zaharrean aurkitzen ginen. Eskutik heldu, eta guztiok elkarrekin gabon kantak abestuz Olentzero eta Mari Domingirengana irtsi arte. 

Gainera, egun batzuk lehenago, gure eskolara etortzen ziren guretzako hain garrantzitsuak ziren bi pertsona hauek, eta nakoitzari txokolate zati batekin beteriko opiltxoak ekartzen zizkigutela gogoratzen dut. 

Egun oso urduri, baina era berean, hain bereziak ziren momentuak bezala oroitzen ditut. 




GOLDEA, ALDIZKARI BEREZI BAT



Bi irudi hauek Goldea deituriko aldizkaritik hartuak daude. Aldizkari hau, Deban Luzaro ikastetxeko ikasleen artean osatzen genuen, hau da, Haur Hezkuntzako lehenengo mailan hasi eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte. Bertan, norbera geunden mailaren arabera, marrazkiak, aho korapiloak, olerkiak eta idazlanak jartzen genituen. Eta gainera, lehenengo irudian agertzen den bezalako "colage" antzekoak egiten zituzten irakasleen artean, eta hauek ere aldizkarian bertan agertzen ziren. 


Irakasleak Goldearako zerbait egitea eskatzen zigun bakoitzean, irrika handiz egiten genuen zerbait zela gogoratzen dut, ondoren, aldizkari hau, gure lagun guztiek eta baita senideek ere eskuragarri izango baitzuten. 



TANBORRAK ASTINTZEKO EGUNA



Azken argazki honetan, tanborrada jotzen ari ginen Haur Hezkuntzako patioan. Oso egun berezia zen guretzako, nahiz eta herrian bertan ez zen San Sebastian eguna ospatzen. Hainbeste eguneko entsaioak egin ondoren,  jendearen aurrean emanaldia egiteko eguna iristen zen, baita gelan margoturiko kapel pertsonalak buruan jazteko eta hainbeste gogoko genituen danborren makilak astintzeko ere. 

Asko gustatzen zitzaidan egun hau, eta argazki hau ikusten dudan bakoitzean, ahoan irribar txiki bat ez ateratzea oso zaila egiten zait.






lunes, 1 de febrero de 2016

Nor naiz?

Kaixo guztioi!

Maialen Rosa naiz, Haur Hezkuntzako Donostiako Unibertsitatean lehenengo urteko ikasketak burutzen ari den ikasle Debarra.

Blog hau, "didaktika orokorra" deituriko arloari dagokio, eta bertan, arlo honetan lantzen ditugun gai ezberdinen inguruko pentsamenduak, zalantzak eta gelan burututako jarduera desberdinak partekatuko ditut. Hala, nik dudan ezagutzaren bitartez eta besteon iritzi eta kritiken bitartez, hezkuntzaren inguruko ezagutza eta ikuspegia garatzea da helburu nagusia.