jueves, 12 de mayo de 2016

PAPER ZORROA

Kaixo guztioi! Didaktika Orokorreko ikasgaiarekin bukatzen dugunez, blog guztian zehar jorratu ditudan gai guzten inguruko laburpen txiki bat egiteko asmoarekin natorkizue. Beraz, goazen lanari ekitera!

Lehenengo egunetan irakasleak argazki - elkarrizketa bat egitea proposatu zigun, gure haurtzaroko oroitzapenak gogoratzeko eta beste ikaskideekin partekatzeko helburuarekin. Horretarako, etapa horreri dagozkion zenbait argazki aukeratu nituen, eta argazki hauek ikustean gogora etortzen zitzaizkidan oroitzapenak kontatu nituen. Lan honek duen helburuari erreferentzia eginez, uste dut gure etorkizuneko lanean oinarri bat izateko oso garrantzitsua dela gure haur hezkuntzako etapa horretan murgiltzea eta hau oinarri bezala hartzea. Horren ondorioz, nire irakaskuntza ereduan eragina izan dezakeen zerbait dela uste dut.

Ondoren, hezkuntzarekin lotura zuzena duten zenbait irudien inguruko hausnarketak egin genituen.
Argazki hauetan landu genituen gaiak askotarikoak ziren, beste askoren artean: sexismoa, indarkeria, irakasle funtzioak eta irakaslearen rolak. Lan honen helburua, gizartean zer nolako egoeran aurkitzen garen ikustea izan dela esango nuke, eta errealitate honetan oinarrituta, gure etorkizun batean guk hartuko ditugun jarreretarako kontutan izateko baliogarria izan daitekeelakoan nago.

Jarraian, hezkuntzarekin zer ikusia duten esaldi ezberdinen inguruko hausnarketak egin genituen. Hau landu ahal izateko, binaka esaldi desberdinak landu genituen, ondoren, gainontzeko ikaskideekin partekatu ahal izateko, beti ere beraien iritzia entzuteko nahiarekin. Ariketa honen helburua, aurreko ariketaren oso antzekoa da, hau da, gaur egungo errealitateaz ohartzea, eta ikasi dugun hori oinarri gisa harturik, gure etorkizunean praktikara eramatea edo kontutan izatea behintzat.

Bestetik, nire Haur Hezkuntzako etapan oinarrituz, nire eskolako bizipenak eta HEZIBERRIren artean loturak egiten saiatu behar izan nintzen. Horretarako, HEZIBERRIn aipatzen zituzten puntu ezberdinak kontutan harturik, bertan jartzen zuena eta nire eskolako garaian egiten genituen jarduerak edo ikastetxeak zuen jarrera alderatu behar izan genuen. Beraz, ariketa honen helburua, HEZIBERRI ezagutzeaz gain, gure eskolarekin zituen ezberdintasunez ohartzea izan zela esango nuke.

Saio batzuk beranduago, curriculuma zer den landu genuen. Horretarako, Jaume Sarramona Lópezen "Curriculuma" artikulua irakurri genuen, kontzeptu honen inguruan gehiago ezagutzeko. Beraz, curriculumaren definizioa ezagutzeaz gain, irakasle eta ikasleen ikuspuntutik curriculuma zer den jakiteko aukera izan nuen, eta baita Curriculumak dituen oinarriak (izaera filosofikoa, testuinguru soziala, oinarri epistemologikoa, ikaskuntza - irakaskuntzan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa eta oinarri pedagogikoa). Artikulua hau irakurtzearen helburua oso argia da: Curriculumaren inguruko ezagutza zabalagoa izatea.

Ondoren, ikaskuntza ezberdinen inguruan hitz egiten aritu ginen eta horretarako, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuak landu genituen. Lehenik eta behin globalizazioari dagokionez, hau definitzeaz gain, honi dagozkion hiru ikaste landu genituen: interesguneak, proiektuak eta ingurugiroaren ikerketa. Ikaskuntza esanguratsuei dagokionez, berriz, hau definitzeaz gain, hau landu ahal izateko dauden metodo ezberdinak aipatu genituen, eta baita teoria hauek irakaskuntza ereduarekin zer nolako lotura duen azaldu genuen.

Beste saio batean, Curriculumaren Zehaztapen Maila ezberdinen eta bere osagaien inguruan hitz egin genuen. Haul landu ahal izateko, taula bat osatu genuen ikasgelan guztion artean, bertan honako datu hauek alderatuz: dokumentua, definizioa, izaera, egilea, baldintzatzaileak, osagarriak eta adibideak.

Jarraitzeko, ikaskuntza - irakaskuntza metodo ezberdinak ezagutzeko, beste bi metodo ezagutu genituen: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta txokoetan oinarritutako ikaskuntza. Hauek hobeto ezagutu ahal izateko, zenbait adibide ikusi ondoren, zenbait kontzeptu landu genituen, besteak beste: nola landu, parte hartzaile bakoitzaren egin beharra zein den, denbora, espazioaren eta materialaren erabilera eta jarduerak.

Beranduago, lehen aipatutako bi metodologiez gain (txokoetan oinarritutako ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza), beste bi landu genituen: tailerrak eta Decroly (interesguneak). Eta hauek hobeto  ezagutzeko ere, lehenago aipatutako kontzeptuak hartu genituen kontuan: nola landu, parte hartzaileen rola, denbora, espazioaren erabilera eta ebaluazioa.

Azkenik, Didaktika Orokorreko arloarekin bukatzeko burutu genuen azken jarduera, taldeka Unitate Didaktikoa sortzea izan zen. Gure taldeak (Kolore Bixi), Gure hiriaren inguruko unitate didaktikoa sortzea erabaki genuen. Hau burutu ahal izateko, taldeka, ikastetxe bateko haur talde bat hartu, eta unitate didaktiko bat sortu behar genuen, metodologia, jarduerak, ebaluazioa... planifikatuz. Azkenik, Unitate Diaktiko hau osatu ahal izateko, HEZIBERRItik zenbait kontzeptu lortu behar izan genituen: konpetentziak eta helburuak, besteak beste.

Azken sarrera hoenkin, nire blogari bukaera ematen diot. Honen helburua, kurtso osoan zehar landu ditugun kontzeptu ezberdinak zuei laburbiltzea zen eta. Beraz, besterik gabe eskerrik asko zuen arretagatik eta beste bat arte!

UNITATE DIDAKTIKOA -GURE HIRIA-

Arratsalde on! Duela denboratxo bat Didaktika Orokorreko saioan, taldeka, Unitate Didaktiko bat sortzea proposatu ziguten, eta beraz, horrekin natorkizue. Gure taldean (Kolore Bixi), gure hiria gaia aukeratu genuen, gai hau haurrekin lantzeko oso interesgarria zela iruditzen baizitzaigun, Berazm Donostiako Zurriola Ikastolako bost urteko haur talde bat hartu genuen, eta hauei egokitutako Unitate Didaktikoa sortu genuen.

Bestetik, sortutako Unitate Didaktiko hau gure ikaskideekin partekatu eta beraien iritziak entzun ahal izateko Power Pointa sortu genuen.